Abuztuaren 31rekin batera joan da udako giroa, eta, ofizialki ez bada ere, udazkena bertan da. Euriarekin hasi da asteazkena, goizaren erdialdean ateri badu ere. Halere, arratsalderako eurite handiak espero ditu Euskalmetek, eta txingorra bota dezakeela ere iragarri dute. Ondorioz, abisu horia ezarri dute. Tenperatura maximoek ere behera joko dutela aurreratu dute.
Ostegunean, zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparrada trumoitsuak ere agertuko dira, batez ere arratsalde partean. Ostiralerako lainoa eta lanbroa espero dira, batez ere lautadan. Zerua tarteka hodeitsu egongo da.