Abuztuaren amaierarekin batera, oporraldiaren amaiera ere iritsi da askorentzat, eta, ondorioz, trafiko arazoak sortu dira berriz ere Arabako zenbait errepidetan. Izan ere, oporrak Iberiar Penintsulan zehar igaro dituzten ibilgailu asko iparraldera itzultzen ari dira orain.
Gainera, egoera larriagotu egin da ostegun honetan: 13:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du bost kilometro inguruko auto-ilarak sortu direla A-1 eta N-622 errepideen arteko lotunean, Lopidana parean, Irungo noranzkoan. Une jakin batzuetan, ilarak sei kilometrokoak izatera iritsi dira.