Nabarmentzekoak dira Zadorra ibaian (5 isurketa), Arakilen (4 isurketa) eta Nerbioin (3 isurketa) jazotako ezbeharrak. Isurketengatik faunaren hilkortasunik erregistratu ez den arro bakarra Baia da.
Zadorra Bizirik taldeak arrain-faunaren kudeaketari buruzko Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren urteko txostenak kontuan hartu ditu. Horretan, isurketek eragindako arrainen hilkortasuna aipatzen baita. 2014 ta 2017 urte arteko datuak aztertu dira. Horrez gain, AFAko Nekazaritza Sailak isurketengatik eta arrain-faunaren hilkortasunagatik 2012 eta 2018 urteen artean irekitako espedienteen bilduma egin dute. Datu guztiak bi informazio-iturri horietatik datoz. Zadorran 2012ko uztailaren 28an eta 2012ko uztailaren 31n 2015ean, arrainen hilkortasuna eragin zuten isurketak gertatu ziren, 2021eko abuztuaren 5eko azken isurketaren ondorioz gertatu den moduan.
2021eko abuztuaren 5ean, Langraiz Oka eta Argantzon artean, azken isurketaren ondorioz gertatu den moduan, Zadorran 2012ko uztailaren 28an eta 2012ko uztailaren 31n, arrainen hilkortasuna eragin zuten isurketa garrantzitsuak jazo zirela argitu du txostenak.