Burgoseko itzulia irabazi du Landak

Erredakzioa 2021ko abu. 8a, 09:43
Argazkia: Ricardo Ordoñez, vueltaburgos.com

Espainiako itzulia prestatzen ari da Murgiarra.

Italiako Giroan istripua izan osten, eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukerarik izan ez badu ere, Mikel Landak sasoiko dagoela erakutsi du Burgoseko itzulian. Bi urte baino gehiago behar izan ditu arabarrak berriz ere itzuli bateko sailkapen nagusia bereganatzeko, baina, azkenik, orain dela hamar urte egin zuen bezala Burgoseko itzulian podiumeko lehen postua eskuratzea lortu du. 2011. urtean Burgosen lortutakoa izan zen hain zuzen arabarraren lehen garaipena profesionaletan.

Azken jardunaldian, Hugh Carthy britainarra izan zen gizonik indartsuena eta Lagunas de Neilako helmuga beste guztien aurretik gurutzatzea lortu zuen. Landa bigarren postuan zegoen atzokoan saikapen nagusian, eta faboritoen artean sartu zen, garailearekiko 15 segundu galduta.Bardet frantziarrak ordea makalaldi ederra izan zuen azken mendatean eta sailkapenean murgiarrarekiko zituen 45 segunduak ez ziren nahikoa izan lehen postuari eusteko. Ia bi minutu galdu zituen helmugan eta ondorioz, Mikel Landa izan da aurtengo Burgoseko edizioko garailea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide