Udazken giroak ez du jairik hartuko

Erredakzioa 2021ko abu. 6a, 10:46
Asteburuan eguraldi goibela nagusituko da. Irudian, Oroko santutegia. ALEA

Asteburu hodeitsua espero da, bereziki goizetan. Oro har, Eguzkia arratsalde partean baino ez da ikusiko.

Abuztu betean, udazken giroa bere horretan mantenduko da. Goiz hodeitsua izaten ari da, baina arratsalde partean horiek gutxituko direlakoan dago Euskalmet. Ostarte zabalak irekiko dira, baina ez dute luze iraungo. Egunaren amaierarako, zerua berriz ere estalita egongo da. Haize ahularekin batera lagunduta etorriko dira hodeiok, eta tenperatura maximoek behera egingo dute. 

Larunbaterako, berriz, zeru hodeitsua espero da, eta euri zaparrada txikiak ere egon litezke. Arratsaldean haizea harrotuko da. 

Igandean ere, hodeiak izango dira protagonistak, baina arratsalde partean ostarte zabalak irekiko direla aurreikusi du meteorologia agentziak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide