Pandemiak ohiko gorabeherekin darrai: 143 positibo Araban

Erredakzioa 2021ko abu. 5a, 13:51
Txertaketa gune bat, artxiboko irudi batean. ALEA

Hiriburuaz gain, positibo gehienak Amurrion, Laudion eta Dulantzin aurkitu dituzte. Futbol ligaren hasierarekin batera, estadioetan publikoa egotea onartuko dute.

Osakidetzak emandako azken datuen arabera, COVID-19aren izurria kontrolatzeko egindako testen ondorioz atzo 143 postitibo atzeman zituzten Araban. Herenengun baino 11 gutxiago izan ziren, baina astelehenean baino 33 gehiago. 

Datu horiekin, 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa metatua 616 da orain Araban. Euskal Autonomia Elkartean, batez bestean, intzidentzia 785ekoa da.

Positibo horietatik, 106 hiriburuan aurkitu zituzten. Herriei dagokionez, 9 positibo atzeman zituzten Amurrion, 6 Laudion eta 4 Dulantzin. Bi kasu aurkitu zituzten udalerri hauetan: Agurain, Artziniega, Asparrena, Araia, Bernedo, eta Urkabustaiz. Kasu bana, berriz, udalerri hauetan: Iruña Oka, Bastida, Oion, Donemiliaga, Zambrana eta Zuia. 

Segurtasun neurriei dagokienez, atzo Espainiako Osasun Ministerioak ezaguratazi zuen hilaren 13tik aurrera onartuko dutela estadioetan publikoa berriro sartzea. Estaldura itxia ez duten estadioen kasuan %40 izango da gehienezko edukiera, eta %30ekoa guztiz itxita daudenen kasuan. 

Hondartza eta igerilekuetan, berriz, ez da une oro maskara jantzi beharko, metro eta erdiko distantzia mantentzen bada, EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi duelako Lakuak ezarritako betebehar hori.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide