Arriskuan daudenekin lan egiteko, nahitaezko txertoaren alde azaldu da Gonzalez

Erredakzioa 2021eko abuztuaren 4a

Ramiro Gonzalez diputatu nagusia. AFA

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ere aukera horren alde egin du, baina erantsi du ez duela argi neurria langile publiko orori ezarri behar ote zaion. 

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak pertsona zaurgarriekin lan egiten duten langileek derrigorrez txertoa hartu beharko luketela uste du. "Berariaz txertoa hartu nahi ez duten lagunek ez lukete lan egin behar arrisku egoeran dauden pertsonekin", esan du Gonzalezek prentsa agerraldi batean. Norabide horretan, gaineratu du legez posible izan beharko litzatekeela pertsona horri "ez uztea gainerakoak kutsatzen". 

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere aukera horren alde azaldu da. "Diputatu nagusiaren proposamenarekin ados nago", adierazi du Euskadi Irratian. Esan du "ulertzekoa dela" txertoa jaso ez duen langile bat adineko pertsonen alboan ez egotea. Zehaztu du, ordea, ez duela argi betekizun hori jendearekin lan egiten duten langile publiko orori ezarri behar zaion. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago