Zeledon txikiek lekukoa hartuko dute gaur

Erredakzioa 2021ko abu. 4a, 11:50
Zeledon 'handia' beharrean, iaz zenbait lekutan Zeledon txikia prestatu zuten. ALEA

Gasteizko Udalak bertan behera utzi ditu zenbait ekitaldi; tartean, Zeledonen jaitsiera. Iaz hainbat lekutan Zeledon txiki baten jaitsierarekin ordezkatu zuten ospakizuna, eta, aurten, errepikatzekoak dira.   

Bigarren urtez, eta osasun egoera dela eta, ez da Zelenonen jaitsierik izango Gasteizen. Udalak Andre Maria Zuriaren plaza itxiko duela iragarria du aspalditik, jende pilaketak ekiditeko.

Ez da izango bertan behera geratuko den jarduera bakarra. Azken egunotan, aurreikusita zeuden beste zenbait ekitaldi ere ez dira egingo. Dantza Plaza ekimena edota buruhandien agerraldia izan dira horietako batzuk. Ekitaldiak debekatu izanak ezinegona sortu du, batez ere Gasteizko Txosnek egitekoa duten Herri Bazkariaren debekua. Beste zenbait kultur jarduera, berriz, bere horretan mantendu dira.

Zeledonaren ohiko jaitsiera ez egonik ere, iaz Araba osoko bizilagunek ospakizuna eraldatu zuten, eta etxe, lorategi zein plazetan ospakizun txikiekin ordezkatu zuten, familia eta lagun giroan. Zenbait lekutan Zeledon txikien jaitsiera eta guzti prestatu zuten, umeek eta helduek Zalduondoko mutikoaren alboan gozatu zezaten. Aurten ere errepikatzekoak dira Zeledon txikiaren jaitsierak lurraldean zehar. Gainera, zeruari begira, ematen du gaur euritakoa ez dela soilik atrezzo kontua izango.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide