Arabak kontrolik gabeko hondakindegiak kenduko ditu

Erredakzioa 2021ko abu. 4a, 09:02
Ingurune naturaletan dauden zaborrak kenduko dituzte. ALEA

Legez kanpoko isurketa gune eta hondakindegiak kentzeko lanak hasiko ditu Aldundiak, eremu horiek lehenengoratzeko.

Arabako Aldundiak lurraldean sakabanatuta dauden lagez kanpoko hainbat hodakindegi desagertarazteari ekingo dio. Atzo egindako Gobernu Kontseiluak erabaki zuen 264.990 euro bideratzea zeregin horretarako.

Besteak beste, Caicedo Yuson, Uribarri Aranean, Aldan, Pagoetan, Bujandan, Izarran eta Abornikanon dauden guneak lehenengoratuko dituzte. Bertan, hondakin kutsagarriak  jasokok dituzte eta zabortegi baimenduetara eramango dituzte. Azkenik, kaltetutako lursailak lehenengoratuko dituzte, zeregin horietan erabili ohi diren teknikak baliatuz. 

Aldundiak ohar batean esandakoaren arabera, azken urteotan ingurumen baldintza eskasak eta ingurumen inpaktu handia dituzten eremuetan "asko aurreratu den arren", oraindik ere lurraldean isurketa kontrolatugabeen eremuak daude. Horietako batzuek naturagune babestuei eragiten dietela onartu dute; "beste batzuk ingurumen sentsibilitate handia" duten eremuak dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide