Hamalau presok positibo eman dute Zaballan

Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 14:35

Zaballa espetxea. / Alea

Bakartuta daude ziegetan kutsatutakoak, eta ez dute sintomarik.

Zaballako espetxeko modulu bateko hamalau presok positibo eman dute. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi duenez, asteazkenean atzeman zuten Covid fokua, 69 preso bizi diren moduluko presoetako bat sintoma arinekin hasi zenean. Antigenoen testa egin zieten, eta 13 kutsatze zenbatu zituzten, guztiak sintomarik gabekoak edo oso sintomatologia arinekoak.

Egoitza-modulu horretan dauden gainerako pertsonek negatibo eman dute, baina, prebentzioz, egunean zehar PCR bat egingo zaie. Modulu guztia koarentenan dago, eta positibo eman duten presoak bakartuta daude ziegetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago