Sei kontzertu eskainiko ditu Antzinako Musika Asteak

Erredakzioa 2021ko uzt. 28a, 15:13
Irailaren 4tik 11ra ospatuko dute Antzinako Musika Astea. / Raquel Andueza

La Ritirata, Antonio Serrano, Raquel Andueza & La Galania, Cantoria, Artefactum, Opera Omnia eta El Barroquista dira aurtengo izenetako batzuk

Arabako XXXIX. Antzinako Musika Asteak 11 kontzertu eta, haiekin batera, 12 jarduera eskainiko ditu aurten lurraldeko hainbat tokitan eta, lehenengoz, natura eremuan; iazko ekitaldian baino hiru kontzertu eta zortzi jarduera gehiago dira. Kontzertuak irailaren 4tk 11ra bitartean izango dira, eta jarduera osagarriak abuztuaren 31n hasiko dira, eta irailaren 13an bukatuko.

Antzinako musika iraganeko kontua izan ez zedin sortu zen 1982an Antzinako Musika Astea, eta 39 urte hauetan, nazioarteko panoramako figurarik aipagarrienen musika historikoen aurkikuntza, topaketa eta gozamenerako tokia izan da. "Maiz hitz egiten dugu memoria historikoaz, gehienbat azken hamarkadetako oraintsuko iraganean pentsatuz. Hala ere, iraganeko soinuak eta oihartzunak are aberatsagoak eta poliedrikoagoak dira, oraindik gaur egunera arte iristen diren musika historikoen lorratz luzean pentsatzen badugu", azaldu du Daniel Broncano jaialdiaren zuzendari artistiko berriak. "Eta hain ezohikoa eta gorabeheratsua izan den 2020. urtean, iraganeko aztarnekin harreman bizia izateak erraztu zigun begirada zorutik altxatzea, nor garen jakiteko ikuspegi zabal bat bilatzeko".

 

KONTZERTUAK

• Irailaren 4an, 19:30ean: Harrotasun Barrokoa. La Petite Ecurie & El Barroquista. Probintzia plaza, Gasteiz.

• Irailaren 5ean, 12:30etan: Musika naturan. La Petite Ecurie. Gorbeiako Parke Naturala. Sarriako parketxea.

• Irailaren 6an, 19:00etan: Birthday Party. Raquel Andueza eta Jesus Fernandez Baena. Gebaratarren dorre jauregia.

• Irailaren 7an, 17:30ean: In Vino Veritas. Artefactum. Baigorri upeltegia.

• Irailaren 7an, 20:00etan: Mihi gaiztoak. Cantoria. Erregeen Santa Maria eliza, Guardia.

• Irailaren 8an, 19:00etan: Preludiatzearen artea. Brezza. Santa Maria Katedrala, Gasteiz.

• Irailaren 9an, 19:00etan: Gau jaia. Opera Omnia. Santa Maria Katedrala, Gasteiz.

• Irailaren 9an, 22:00etan: Esferen harmonia, Javier Armentia, Joaquin Sevilla, Edurne Aizpun. Gatzaga Buradongo dorre jauregia.

• Irailaren 10ean, 20:30ean: Bach&Bach, Antonio Serrano, Pablo Martin Caminero, Daniel Oyarzabal. Jesus Guridi kontserbatorioko auditoriuma, Gasteiz.

• Irailaren 11n, 12:00etan, 13:00etan eta 17:00etan: Tiorba basoan. Done Bikendi Martiriaren elizako habe basoa, Gasteiz.

• Irailaren 11n, 20:00etan: Händel & Telemann. La Ritirata. Jesus Guridi kontserbatorioko auditoriuma, Gasteiz. 19:00etan: ikasleen aurretiko kontzertua.

JARDUERAK

• Abuztuaren 31n, 17:00etan: Taller respira mejor, Raquel Andueza. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

• Abuztuaren 31n, 19:30ean: Eguzki Erregearen musika: Farinelli. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

• Abuztuaren 31tik irailaren 13ra: Murgildu antzinako musikaren hautatutako bibliografian eta diskografian. Kultura Etxea.

• Irailaren 1ean, 11:00etan: Taller respira mejor, Raquel Andueza. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea. Covid pazienteentzat.

• Irailaren 6an, 19:30ean: Eguzki Erregearen musika: Munduko goiz guztiak. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

• Irailaren 7an, 11:00etan: Cantoria egoitzetan. Txagorritxu.

• Irailaren 7an, 12:15ean: Cantoria egoitzetan. Zadorra.

• Irailaren 7an, 19:30ean: Eguzki Erregearen musika: La Pasión del Rey. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

• Irailaren 8an, 11:00etatik 13:00etara: Kantu tailerra. Cantoria. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

• Irailaren 10ean: Massterclass. La Ritirata. Jesus Guridi kontserbatorioko auditoriuma.

 

Ana del Val eta Daniel Broncano, jaialdiaren aurkezpenean. / AFA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide