Joaquin Jimenezek egindako lanen bilduma aurkeztu du Sancho el Sabiok

Erredakzioa 2021eko uztailaren 26a

Joaquin Jimenez. / E. J.

Seme-alabek Fundazioaren esku utzi dituzte lurraldeko herrietako ohiturei, jaiei eta abarrei buruzko bere artxiboak, argazkiak, artikuluak, liburuak eta bestelako dokumentuak

Ehun urte bete dira gaur Joaquin Jimenez jaio zela, Gasteiz eta Arabako lurralde historikoari buruzko bere argitalpenengatik, hitzaldiengatik, argazkiengatik eta abarrengatik ezaguna. 2019an hil zen, eta haren seme Iñaki Jimenez Fernandez de Retanak Sancho el Sabio Fundazioaren esku utzi ditu bere bizitzan bildu zituen material, artxibo, argazki, artikulu, liburu eta abar guztiak, eta gaurko data sinbolikoa aukeratu du horiek aurkezteko. 

Bilduma horretan, prentsako ia 200 argitalpen kontsulta daitezke, non berari buruz hitz egiten den edo Arabako hainbat gairi buruz egin dizkioten elkarrizketak jasotzen dituzten. Besteak beste, Zeledon, Estibaliz eta Gasteiz bezalako aldizkarietan egin zituen ia 300 kolaborazio ere kontsultatu ahal izango dira, baita herrietako jaietako programetan egindakoak ere, esaterako Oion, Araia, Agurain, Legutio, Bilar, Eltziego edo beste hainbat erakundetarako egindako kolaborazioak ere. Egunkarietan argitaratu zituen artikuluak 150 ingurura iristen dira. Arabako txoko guztietatik eskatzen zizkiotenentzat egindako 300 idatzi baino gehiago daude.

Arabari buruz hitz egitea zen bere jarduerarik gogokoena, eta herri askotan eman zituen hitzaldien 400 nota baino gehiago gordetzen dira. Horrez gain, argitaratuta dituen hamar liburuak ere kontsulta daiteke, baita Radio Vitorian Cosicas de nuestra tierra saioan parte hartzen zuenean erabili zituen 700 gidoietako asko ere. Saio horretan, Arabako herrietako efemeride, jai, ospakizun, errito eta tradizio guztiei buruzko informazioa helarazten zien entzuleei.

Azken finean, bere ia 5.000 diapositibari gehitzen zaien ekarpena, horietako batzuk zuri-beltzean, eta beste hainbat argazki, Arabako geografiako herri askoren iragana ezagutzeko oso baliagarriak.

"Guretzat, bere seme-alabentzat, plazer handia da egin dugun ekarpen horren bitartez lagundu ahal izatea, Joaquinek berak esango zuen bezala, Arabako probintzia hobeto ezagutzeko behar den informaziorik ez duen arabarrik egon ez dadin", esan dute aurkezpenean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago