Arai Konpartsako erraldoiak, lagun bila

Erredakzioa 2021ko uzt. 23a, 17:00
Arai Konpartsaren irteeretako bat, pandemiaren aurretik. / Argazkia: ARAI KONPARTSA

Hiru urte betetzear den Gasteizko Arai Konpartsak kide berriak erakartzeko kanpaina jarri du martxan. Ikasi nahi duten herritar guztiei harremanetan jartzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko aukera eskaini nahi diete.

Arai Konpartsa 2018ko udan eratu zuten Gasteizen, erraldoi eta buruhandien tradizioa, euskal kultur ondarea eta euskara sustatzeko eta zabaltzeko, eta, jakina, beren zerbitzua eskatzen duten hiri zein herrietako jaiak alaitzeko.

Musika, dantza eta folklorearekin zerikusia duten egitasmo guztiei gertatu zaien bezala, erraldoien konpartsa berri honen azken urte eta erdia Covid-19aren pandemiak markatu du. Hala ere, hirugarren urtemugari begira, hasitako bidean aurrera egiteko asmoa berretsi dute, eta kide berriak bilatzeari ekin diote.

Erraldoien ofizioa ikasteko eta ondo pasatzeko interesa duten lagunei animatzeko eta beraiekin harremanetan jartzeko gonbidapena luzatu diete. Horretarako, hainbat bide eskaini dituzte:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide