Mikel Urdangarin

"Nire gertuko ikusmira besteena izan daiteke; horretan saiatu naiz"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ramirez de Okariz 2021ko uzt. 23a, 12:44

Arg: Jaizki Fontaneda/ Foku

Urdangarin disko berriaren birarekin hasi zen abenduan, taldearekin batera, eta Gasteizen egongo da gaur. Haren arabera, taldea «traineru baten pare» dago, eta datozen hilabeteetan ere lana izango dute.

Mikel Urdangarin musikariaren ustez (Zornotza, Bizkaia, 1971), kontzertu bakoitza ospakizunerako arrazoi da, baita Gasteizko Printzipal Antzokian gaur, hilak 23, egingo duen emanaldia ere. 21:30ean izango da, eta banda Izurdeen lekua lanarekin taularatuko da; kanta berrien eta zaharren arteko koherentzia izango du hizpide. Datozen hilabeteetan ere ez dira geldirik egongo.

Prest al zaudete kontzerturako?

Bolada zaila daramagu, eta gogotsu gaude. Baina ez bakarrik Gasteizerako, baizik eta datozen guztietarako ere bai. Beti izan da ospakizun bat oholtza gainera ateratzea: ez dut sekula normalizatu, ez dut sekula arrunt bilakatu. Ospakizun bat da, taula gainera ateratzea ospatzen dugulako, eta jendaurrean jotzea.

Izurdeen lekua lana aurkeztuko duzue. Egin dezakezu emanaldiaren aurrerapen bat?

Kontzertua bi zatitan banatu ohi dugu. Lehenengoan, diskoaren aurkezpen osoa egiten dugu, hasi eta bukatu; bigarrengoa errepertorio zaharreko hautaketa bat izaten da. Bi parteen artean ahalik eta koherentziarik eta harmoniarik handiena egon dadin saiatzen gara.

Elkarrizeta hau BERRIA hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago