Migranteen egoera salatu du Mugak Zabalduz karabanak

Erredakzioa 2021ko uzt. 21a, 12:58

Arabako hainbat lagun ari dira Mugak Zabalduz karabanan. / Mugak Zabalduz

Mugako Poliziak Kanaria Handian duen egoitzaren aurrean ekintza bat egin dute, eta, aurretik, mugetan hildako lagunak gogoratu dituzte.

Igandeaz geroztik, Kanarietan da Mugak Zabalduz karabana, Europako migrazio politikak salatzeko helburuarekin. Europako hainbat herrialdetatik joandako 350 lagun elkartu ditu, tartean Arabako 15.

Ekintzen artean, Frontex "kakaztuta" dagoela irudikatzeko asmoz, karabanako kide batzuek bat egin dute mugako Polizia honek Kanaria Handian duen egoitzaren aurrean. Aurretik, karabanak Frontex Europako mugetan hildako milaka pertsonak gogoratu ditu.

Ekintza honen bidez salatu nahi izan dute estatuek ordaindutako Polizia honek ez diela pertsonei beharrezko asistentzia ematen: "Nekropolitika egiten du, pertsonak beren jatorri eta zapaltzen dituen herrietara bueltatzen dituzte, eta ugari dira salaturiko eskubideen zapalkuntzak". Frontex bertan behera uztea eskatu du karabanak, Abolish Frontex-en manifestuarekin bat eginez. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago