Mikel Unzalu hil da, legebiltzarkide eta sailburuorde sozialista izandakoa

Erredakzioa 2021eko uztailaren 15a

Mikel Unzalu, artxiboko irudi batean. / PSE

Aholkulari lanetan hasi zen gasteiztarra Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailean.

Mikel Unzalu legebiltzarkide ohi eta Justizia sailburuorde ohia hil da ostegun honetan Gasteizen, gaixotasun baten ondorioz. Unzalu aholkulari lanetan hasi zen Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailean, baina bajan zegoen duela hilabete batzuetatik.

"Gaur ezkerra umezurtz dago", adierazi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta Jaurlaritzako lehendakariordeak. "Mikel Unzalu hil da. Legebiltzarkidea, sailburuordea eta PSE eta EEren arteko konbergentziaren gurasoetako bat. Faltan botako dugu ".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago