Bizikideak ez diren pertsonak ezingo dira kalean elkartu 00:00etatik 06:00etara

Erredakzioa 2021ko uzt. 15a, 08:42

Plazak bezalako eremu publikoetan elkartzea debekatu dute. GASTEIZKO UDALA

Gazte taldeen pilaketak saihestu nahi dira neurri berriarekin.

LABI batzordearen bilera teknikoa izan zen atzo eta koronabirusaren pandemiak izandako hedatze azkarra kontrolatze aldera, murrizketa berria indarrean jartzea adostu zuten bertan: hain zuzen ere, gauerditik 06:00etara bizikideen topaketak bakarrik onartuko dituzte kalean; gainerakoak, debekatuta egongo dira. Onartutako dekretuak udalei eman die arau berria kudeatzeko ardura.

Espazio publikoetan goizaldean izaten diren pilaketak eta kale zurruta saihestu nahi dituzte modu horretan. Pertsonen zirkulazioa, dena dela, ez da debekatuta egongo eta, hortaz, posible izango da ordu tarte horretan espazio publikoetatik ibiltzea

Neurri murriztaile berria ostiralean, uztailak 16, gauerdian sartuko da indarrean.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago