Euskaragileak enpresa batzordeko kide diren Elkar eta Cikautxoko bi ordezkari elkarrizketatuko ditugu: Joan Mari Larrarte eta Ramon Mendiguren. Beste enpresentzat eredu diren zenbait dokumentu eta ekimen sortu dituzte Euskaragileek eta horien inguruan hitz egingo dugu Larrarte eta Mendigurenekin. Uztailaren 16an, 11:00etan izango da elkarrizketa.
Hemen jarraitu ahal izango duzue elkarrizketa:
Enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea. Bai Euskarari Elkartearen proiektua da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.