Mendialdeko eta Gorbeialdeko ermitei buruzko azterlana aurkeztu dute

Erredakzioa 2021ko uzt. 13a, 10:52
Elizmendiko ermita. AFA

Arabako Etnografia Mintegiak Foru Aldundiarekin batera argitaratzen duen Ohitura. Estudios de Etnografía Alavesa aldizkarian jaso dituzte ikerketak.

Ohitura aldizkariaren 13. eta 14. aleetan Gorbeialdeko eta Mendialdeko kuadrillak osatzen dituzten udalerrietako egungo ermitak eta desagertutakoak jaso dituzte. Herrietako bizilagunei eta bertan jaiotakoei inkesta etnografikoa egin zaie informazioa lortzeko, eta  iturri bibliografikoetatik datozen datu historiko eta artistikoekin osatu dira lanak.

Arabako ermitei buruzko lan etnografiko bat argitaratzeko Arabako Etnografia Mintegiaren erronka 2006an planteatu zen. Horretarako, ikertzaile talde bat sortu zen, eta data horretatik aurrera jarri zen martxan eta lehenengo landa-lanak egin zituzten. Arabako lana eskualdeka egin dute.

Ermitaren historia jasotzeaz gainera, toki horretako toponimia eta aldaera toponimikoak jasotzen dituzte ikertzaileek. Ermitez gain, santuren bati eskainitako santutegiak eta gurutzeak, leize-ermitak eta kobazuloak ere bildu dira.

Arabako Etnografia Mintegiak Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin 1981. urteaz geroztik argitaratzen du Ohitura aldizkaria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide