Jazza eta kaleko zinema antolatu ditu Bizanek

Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 14:00
Uztailaren 23an eskainiko duten 'Abuelos' pelikuka. / 'Abuelos'

Udako Gauak programan hiru saio izango dira, uztaila eta irailean.

Udako Gauak programa antolatu du aurten ere Bizan sareak (Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak), musika eta zinema aire zabalean eskaintzeko; hiru saio izango dira orotara, uztailean eta irailean. Asteartean, hilaren 13an, hasiko dira jarduera komunitarioak, Didi Jazzek emango duen jazz-kontzertu didaktiko batekin. Vital Fundazioa Kulturunean izango da hitzordua, Dendaraban, 18:00etan.

Uztailaren 23an, berriz, zinemaren txanda izango da: Abuelos filma eskainiko dute Maurice Ravel lorategietan, Hegoalde gizarte-etxearen ondoan. Santiago Requejok zuzendutako filma da, eta aktore ezagunek hartzen dute parte: Carlos Iglesias, Ramon Barea, Roberto Alvarez eta Mercedes Sampietro.

Irailaren 17an, azkenik, beste zinema saio bat izango da kalean. Francisco Vitoria institutuko patioan (Pilar auzoan) La familia que tú eliges pelikula ikusi ahalko da. Down sindromea duen gazte baten istorioa kontatzen du; gazteak egoitzatik ihes egiten du bere ametsa lortzeko asmoz: borrokalari profesionala bihurtzea.

Hiru jarduerak (jazz-saioa eta zinema-emanaldiak) doakoak dira, eta herritar orori irekiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide