Gora jarraitzen du positiboen kopuruak

Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 13:33
Positiboen kurba gora ari da berriro. ALEA

Araban 84 positibo atzeman ziren astelehenean, eta intzidentzia metatua 235 kasutan dago jada. 

COVID-19aren bosgarren olatu bati buruz hitz egiten hasiak dira munduko leku askotan, eta, gurean ere, olatu hori martxan dela gero eta argiago dago. Euskal Herriko beste lurraldeetan bezala, positiboen kurba gorako joera erakusten ari da azken egunotan.

Datuek hala erakusten dute: Osakidetzak astelehenean 84 positibo atzeman zituen Araban. Horrenbestez, metatutako intzidentzia tasa 235 kasutan dago lurraldean.

Udalerrika, Gasteizen atzeman dira positibo gehien: 57 izan dira. Laudion, 6; Aramaion, 5; eta Amurrion, 4. Oionen eta Zuian, hiruna positibo detektatu dituzte. 

Adinari dagokionez, eta Euskal Autonomia Erkidego osoko kasuei erreparatuta, 19-39 urte artean daude positibo gehienak. Adin tarte horretan, intzidentzia 731 puntutan dago. 

Momentuz, gorakada ez da gehiegi nozitzen ari ZIUetan, ez behintzat aurreko olatuetan bezala, baina hasia da ikusten ospitaleratzeetan. Itxaropena txertaketa kanpainan jarrita dago, transmisioa eten ez arren, kutsatutakoen artean dauden ondorio larrienak moteltzen dituztelako. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide