Bi lagun zauritu dira Iruraiz-Gauna parean izandako istripuan

Erredakzioa 2021eko uztailaren 12a

Iruraiz-Gauna parean izan da istripua, 370 kilometroan. /@trafikoaEJGV

Beste pertsona bat erreskatatu behar izan dute, eta bertan artatu dute.

Bi lagun zauritu dira eta beste bat erreskatatu behar izan dute A-1 errepidean, Iruraiz-Gauna parean, Madrilerako noranzkoan izandako istripuan. 

10:30ean izan da istripua, antza denez, bi furgonetak elkar jo eta bi ibilgailuetako bi bidaiari zauritu dira. Gainera, suhiltzaileek ibilgailuetako baten barruan harrapatuta geratu den hirugarren pertsona bat erreskatatu behar izan dute, eta bertan artatu behar izan dute.

Errepidea itxita dago Madrilerako noranzkoan eta hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago