Asteburu lasaia izango da atarian dagoena, eguraldiari dagokionez, bederen. Araban protagonismoa tenperatura altuek izango dute: 31 gradura irits daiteke igandean, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Ostirala eguzkitsua hasi da, lautadan ez ezik, eta arratsalderako haize bolada gogorrak espero dira, iparraldetik. Eguneko tenperatura minimoa 8 gradukoa izango da, eta 24 gradukoa maximoa.
Larunbata behe lainoekin hasiko da, eta gero aterira joko du. Arratsaldeko ipar haizeak ere errepikatuko dira egun horretan. Minimoek zertxobait gora joko dute, 11 gradutan hasita.
Igandean, tenperaturak gora egingo du nabarmen. Goizeko lainoetan abiatuta, eguzkia nagusituko da gero, eta arratsalde parterako, bero hodeiak garatuko dira. Tenperatura minimoak bere horretan mantenduko dira, baina maximoek gora joko dute, 31 gradura iritsi arte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!