Elastiko berria estreinatuko du Alavesek

Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 20:13

Mutilen zein nesken taldeek erabiliko dute elastiko berria datorren denboraldian. / Deportivo Alaves

Taldearen sorrerako janzkerari egingo dio omenaldia datorren denboraldiko elastikoak.

Deportivo Alavesek 21/22 denboraldian jantziko duen kamiseta aurkeztu berri du eta ohiko marradun kamisetarekin aldaketa nabaria izango du elastiko berriak.

Goitik beherako marra zuri-urdinen ordez, kamiseta bi koloreetan erdibituta geratuko da. Hain zuzen, xx. mendearen hasieran, taldearen sorreran gasteiztarrek erabiltzen zuten janzkeraren itxura hartuko du.

XXI. mende hasieran ere taldeak antzeko kamiseta erabili zuen, eta momentu hartan zenbait zaletuk ohiko marrak ez erabiltzearen kontra azaldu ziren. Halere, arduradunek adierazi dutenaren arabera, taldearen jatorriak omendu nahi izan dituzte. Koloreen itxuraz gain, bizkarrean idatzita 100 urte hauetan Alavesen jokatu duten jokalari guztien izenak idatzita izango ditu kamisetak.

Alavesek bere hastapenetan erabili zuen elastikoaren itxura hartuko du oraingoak ere. / Alaves

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago