Uztailaren 3an Urruñan (Lapurdi) bildu ziren Euskal Herriko hainbat bazterretatik iritsitako 60 gazte. Autobusa hartu aurretik, baina, antigeno froga egin behar zuten parte-hartzaile guztiek.
Lehen egunotan Urruñan bertan mantendu dute kanpalekua eta handik irteerak egin dituzte jzioquitarrek. Larunbatean, esaterako, Bidartera joan ziren, Uhabiako hondartzaz gozatzeko eta bertako kultura ezagutzeko; eta igandean, Larrun mendira igo ziren. Odei Barroso bertsolari eta hip-eroaren bisita jaso zuten han. Astelehenean, berriz, Donibane-Lohizunen zehar ibili ziren.
Asteartean, kanpalekua jasoko dute eta Lekarozera (Nafarroa) joango dira espedizioarekin jarraitzeko.