Hiru milioi euro Arabako 68 errepideren zorua hobetzeko

Erredakzioa 2021eko uztailaren 5a

Aldundiak hiru milioi euro inbertituko ditu Bide zoruen Planaren 2021eko plangintzaldiaren bitartez, errepide nagusiez gain, eskualde, toki eta auzobide sareetan zorua hobetzeko.

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak Arabako 68 errepideren hainbat tartetan zorua hobetzeko inbertsioa egingo du datozen hilabeteetan. Blanca de la Peña foru diputatuak aurkeztutako Bide zoruen Planaren 2021eko plangintzaldiak jasotzen duenez, A-1, N-240, N-104, N-102, N-124 eta N-622 bezalako errepide nagusietan esku hartzeak egingo dira, baina lan gehienak eskualde, toki eta auzobide sareetan egingo dituzte.

"Esku hartzeen xedea da bultzada bat ematea errepideen kontserbazio eta mantentze lanei, eta, hala, haien segurtasuna hobetzea", azaldu du De la Peñak. "Gainera, inbertsio horiek, ongi planifikatuz gero, kutxa publikoari dirua aurrezten lagunduko diote epe motz eta luzera, galtzada ez baita gehiago hondatuko".

"Oso garrantzitsua da Arabako eskualdeak elkarren artean komunikatzen dituzten eta herriguneetara sartzeko erabiltzen diren errepideak mantentzea, lurraldea egituratzeko eta landa ingurunean bizi direnei kalitatezko zerbitzu publikoak emateko", azaldu du De la Peñak. 2021eko Bide zoruen Plana gauzatzeko, hiru milioi euroko inbertsioa egingo du Aldundiak. Foru diputatuak azaldu duenez, "2020an bideratutako baliabideak baino %50 gehiago, eta 2019ko zein aurreko ekitaldietako inbertsioak baino %100 gehiago".

Esku hartzeen zerrenda

Guztira, Arabako eskualde guztietan zehar banatutako 68 errepidetan esku hartuko dute, errepideen tarte eta gune jakin batzuk konpontzeko, zuloak, arrakalak eta deformazioak baitaude denbora igarotzearen, elurraren eta izotzaren ondorioz. Konponketa lanak egiteko tarte osoetako zein toki jakinetako errodadura geruza fresatu eta birjarriko dute, eta hartxintxarrarekin ureztatzeko tratamenduak aplikatu.

  • Lehentasunezko sarean (nazioarteko ibilbideak, aireportuetarako sarbidea, autonomia erkidegoen arteko trafiko handia duten ibilbideak eta ibilgailu astunen kopuru handia dutenak), tarte jakin batzuetako bide zorua berritzeko edota gune jakin batzuk errei osora egokitzeko izango dira lanak, bi noranzkoetan, errodadura geruza fresatu eta birjarriz:
    • A-1. Armiñon inguruko bide zorua berritzea, 4 kilometrotik gorako tarte batean, eta bidearen gainerako zatian gune jakin batzuk konpontzea. Los Llanoseko eta Araiako lotuneak ere konponduko dituzte.
    • N-104. Zorua berritzea, 2,2 kilometroko tarte batean, Matauku eta Ilarratza artean.
    • N-622. Bide zorua berritzea Etxebarri Ibiñako lotunetik Bilborako norabidean, 1,5 kilometroko zatian, eta errepidearen gainerako zatian gune jakinak konpontzea.
    • N-240. Gune jakinak konpontzea; Goiaingo lotunea ere konponduko dute.
    • N-102. Gune jakinak konpontzea; Ariñiz eta Gasteiz artean.
    • N-124. Hondatuta dauden gune jakinak konpontzea Armiñon eta Briñas artean.
  • Oinarrizko sareari dagokionez, zeinak lurraldea egituratzen duten errepideak hartzen baititu eta ibilbide osoak osatu, bai eta Araba beste autonomia erkidego batzuekin lotzen dituzten eta trafiko handia daukaten errepideak ere, lau bidetan esku hartuko dute, hondatuta dauden guneetan eta tarteetan zorua konpondu eta birjartzeko:
    • A-132. Egiletaren eta Azazetako mendatearenerdiaren arteko 2,5 kilometroko bide zatian zorua berritzea, eta gune jakin batzuetan zuloak, arrailak eta deformazioak konpontzeko esku hartzea.
    • A-623. N-240 errepidearen eta Bizkaiko mugaren artean hondatuta dauden guneak konpontzea.
    • A-624. Zorua berritzea, Ametzagako lotunearen ondoren, 1,1 kilometroko tarte batean, eta Arespalditzarako igoeran, kilometro bateko bigarren zati batean, eta gune jakinak konpontzea.
    • A-625. Burgosko eta Bizkaiko probintzien mugen artean hondatuta dauden guneak konpontzea.
  • Arabako bigarren mailako errepideetan egingo dituzte esku hartze gehienak. Eskualde sarean zortzi errepidetan esku hartuko dute, eta bide zorua konpontzeko proiektu horietatik gehienak mendateetako bide tarteetan eta guneetan egingo dituzte, asko hondatu baitira igaro den neguan, hotzagatik, elurragatik eta izotzagatik:
    • A-2122. Fontetxara iritsi baino lehen, zorua berritzea, kilometro bateko tartean.
    • A-2124. Herrerako mendatean.
    • A-2128. Opakuako mendatean.
    • A-2521. Beluntza eta Barrerilla gainaren artean.
    • A-2522. Urkilloreneta Bizkaiko mugaren artean.
    • A-2620. Kruzetako mendatean.
    • A-2622. Osmaren eta Burgosko mugaren artean.
    • A-2625. Burgosko eta Bizkaiko probintzien mugen artean.
  • Toki eta auzobide sareetan, zeinak herri txiki eta ertainetara sartzeko erabiltzen baitira, guztira 50 bidetan esku hartuko dute, hartxintxarrarekin ureztatzeko tratamenduak aplikatuz kasu batzuetan, eta bide zorua fresatu eta birjarriz beste batzuetan.Hogei bat herritarako sarbideak konponduko dituzte:
    • Kexaa.
    • Azkoaga.
    • Arexola.
    • Uribarri eta Arrizala.
    • Zestafe.
    • Markina.
    • Monasterioguren
    • Lukiano
    • Gillerna
    • Inoso
    • Mendieta
    • Erretes Tudela eta Delika
    • Laudio eta Okondo lotzen dituen A-3632 errepideko kilometro bateko bide zati osoaren (Garate gaineko igoera) zorua berritu.
  • Honako hauek dira tokiko sarean egingo dituzten esku hartzeak:
    • A-3010, Ilarratzatik Lubinaura.
    • A-3012, Maturatik Narbaxara.
    • A-3020, A-1 errepideko Araiarako sarbidea.
    • A-3022, Gebaratik Agurainera.
    • A-3100, A-3108 errepidetik Agurainera.
    • A-3110, N-104 errepidetik Agurainera.
    • A-3126, Zambranatik Urizaharrera.
    • A-3130, Urizaharretik Lagranenera eta Bernedora.
    • A-3136, Antoñana eta Bernedo artean.
    • A-3138, Agurain eta Egino artean.
    • A-3210, Guardiaren, Eltziegoren eta Errioxako probintziako mugaren artean.
    • A-3214, Eskuernaga eta Eltziego artean.
    • A-3220, Assaren eta Nafarroako mugaren artean.
    • A-3228, zeinak Guardia lotzen baitu Bilarrekin eta Kripanekin.
    • A-3230, Nafarroako mugatik Moreda Arabara.
    • A-3302, Mendotza eta Subillabide artean.
    • A-3318, Subilla Morillas eta A-2625 errepidearen artean.
    • A-3600, Zaitegiko bidegurutzetik Santuaren gainera.
    • A-3602, Gobeutik A-3101errepidera.
    • A-3608, N-240 errepidetik N-622 errepidera.
    • A-3620, A-624 errepidetik A-3622 errepidera.
    • A-3626, A-624 errepidetik Kexaara.
    • A-3630, A-624 errepidetik Burgosko mugaraino.
    • A-3632, Laudio eta Okondo artean.
    • A-3641, Laudio eta Okondo artean.
    • A-3920, Aramaio inguruan.
    • A-3941, Aramaio inguruan.
  • Hauek dira auzobide sarean egingo dituzten esku hartzeak:
    • A-4001, Zurbao inguruan.
    • A-4003, Mendixur inguruan.
    • A-4021, Azkoagarako sarbidea.
    • A-4023, Arexolarako sarbidea.
    • A-4024, Uribarrirako sarbidea.
    • A-4112, Arrizalan.
    • A-4124, Maeztu, Korres eta Durruma Kanpetzu artean.
    • A-4126, Monasteriogurenerako sarbidea.
    • A-4133, Okinako mendatean.
    • A-4144, Musitun.
    • A-4208, A-3210 errepidetik Lapuebla de Labarcara.
    • A-4403, Goianen.
    • A-4410, Zestaferako sarbidea.
    • A-4414, A-3600 errepidetik Markinara.
    • A-4415, A-3600 errepidetik Lukianora.
    • A-4416, Oroko santutegirako sarbidea.
    • A-4418, A-3600 errepidetik Gillernara.
    • A-4423, Inosorako sarbidea.
    • A-4616, Malkuartun.
    • A-4620, A-624 errepidetik A-3626 errepidera.
    • A-4623, A-624 errepidetik Mendietara.
    • A-4624, A-3626 errepidetik Erretes Tudelara.
    • A-4906, Delikatik Bizkaiko mugara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago