Garoñako zentral nuklearreko arduradunek iragan ekainaren 24an, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN) abisu eman zion suteen aurkako sistema piztu ostean. Zentralaren jarduera geldi eta erregai erradioaktibo guztia igerilekuan zela piztu zen alarma.
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak eskatuta, Zentraleko arduradunek abisuaren zergatia azaltzeko txostena helarazi zuten atzo, eta bertan jasotakoaren arabera kontrol-gunean jasotako abisuaren zergatia argiztapen talde baten gehiegizko berotzeak sortutako kean izan zuen jatorria. Egoera hori bateragarria da mantentze prebentiboko lanekin eta behin-behineko hozte ekipo bat jarri zen martxan.
CSN-ren arabera, gertakariak ez du arrisku egoerarik eragin eta ez du inolako eraginik izan langile zein ingurumenean.