Laboral Kutxak dioenez, Hego Euskal Herriko BPGa 2022an itzuliko da pandemia aurrekora

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko uzt. 2a, 00:00

Laboral Kutxak atzo aurkeztu zuen euskal ekonomiaren 2020ko lehen txostena eta Joseba Madariaga Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak egin zuen iragarpena: «BPGari dagokionez, 2022an utziko dugu krisia atzean». Aurreikuspen on horrek, baina, ez du esan nahi langabezia tasak bilakaera bera izango duenik; zehaztu duenez, oraindik ezin delako neurtu zenbatekoa izaten ari den aldi baterako erregulazioen babesaren eragina. Oro har, baina, «iragarpen baikorrak» egin ditu, eta hobetu egin ditu erakunde publikoek azken hilabeteetan eginikoak.

Berria.eus-en irakurri dugu gaur albistea.

Hemen ikus dezakezue txostenaren laburpena: Euskal Ekonomia txostenak 2020

Laboral Kutxak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.

Argazkiaren egilea: Monika del Valle / Foku

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide