Gasteizen hasi dute Goazen telesailaren grabazioa

Erredakzioa 2021ko uzt. 1a, 16:44
Egun hauetan bideoklipa grabatzen ari dira. / EITB

Aktore berri gazteen artean, besteak beste,. Malen Azpirotz, Joanes Etxeebeste, Julen Castillo eta Iñaki Mujika izango dira.

Aste honetan hasi dute, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan,  Go!azen 8.0 telesailaren denboraldi berriaren grabazioa. Hantxe elkartu dira Basakabi udalekura doazen ikasleak, batzuk lehen aldiz eta beste batzuk beste uda batez.

Udazkenean izango dira ikusgai hamar atal berriak EITBn. Gasteizko hasierako grabazio honetaz gain, Donostian, Azpeitian, Bergaran eta Irunen ariko dira filmatzen abuztuaren 20ra arte. Aurten ere, casting-etik aukeratutako aktore gazte berriak izango dira telesailean: Malen Azpirotz (Iraia); Joanes Etxebeste (Ibai); Julen Castillo (Koldo); eta Iñaki Mujika (Unax). Horiekin batera, Maria Redondo, Danae Riaño, Ander Lacalle, Nerea Elizalde, Aitziber Errazkin, Lorea Intxausti eta Asier Burguete egongo dira dagoeneko aurretik ibili diren aktoreen artean.

Aurtengoan moldatuko dituzten abestien artean Bulego, ETS, Merina Gris, Alaitz eta Maider, Ruper Ordorika, Esti Markez, Olatz Salvador, Berri Txarrak, Gatibu, Nogen, Izaro, Izaki Gardenak eta Zetak talde eta musikarienak izango dira entzungai. Egun hauetan, gainera, bideoklipa grabatzen ari dira.

Udazkenean ikusiko dira hamar atal berriak. / EITB

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide