Einar Galileak bertso hunkigarri batekin esan dio agur Alavesi

Erredakzioa 2021ko eka. 30a, 17:30

Einar Galilea gasteiztarrak bere sare sozialetan argitaratutako bertso batekin esan dio agur Alavesi, kontratua amaituta.

18 urterekin debutatu zuen Galileak Alaveseko talde nagusiarekin, Bigarren B Mailan, harrobiko taldeetan aritu ondoren. Bigarren Mailan jokatu zuen ondoren, eta Lehen Mailara igotzea lortu zuen taldean zegoen 2016an. Belauneko lesio larri baten ondoren, azken urteak nazioarteko hainbat taldetan eman ditu lagatuta.

Arabako taldea agurtu eta ordu gutxietara, Kroaziako NK Istra taldeak baieztatu du Galileak 2023ra arte jarraituko duela taldean.

Bertsoa

Istorio hau hasi zen nik

nituela bi hilabete.

Ordutik gaur arte soilik

bi kolore ditut maite:

urdina eta txuria,

arabatarron aterpe.

Atzera begiratuta,

daramat burua tente.

Gasteizko haurren ametsa

zorionez baitut bete.

Egoera ezagututa,

argi adierazi daiteke

edozein mailan gaudela

Glorioso zuek zarete.

Edozein mailan gaudela

Glorioso zuek zarete.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide