Ekaineko lorpenak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko eka. 25a, 13:54

Bai Euskarari Ziurtagiria lortzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatu dugu. Bertan joango gara lorpen horiek jasotzen.

Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.

Ekainean lorpen hau izan dugu:

Erabil Kolektiboak maila igoera izan du: 'Zerbitzua euskaraz' maila izatetik 'Zerbitzua eta lana euskaraz' mailara pasa da. Zorionak!

2019tik 2021era bitartean helburu bakarra zehaztu zuten eta bete dute:

  • Txeke txantiloa elebidunez dute orain.

 

IKUSI LORPEN GEHIAGO

 

Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bi bide dituzu:

1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa  eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

2.  Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 5 24 33 61 96 / info@baieuskarari.eus

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide