EHUko Farmazia fakultateko GLUTEN3S ikerketa taldeak argitaratutako lan baten arabera, glutenik gabekoak omen diren garagardoen %7k legez onartutakoa baino gluten gehiago dute. Langa kilogramo bakoitzeko 20 miligramotan jarrita du araudiak.
Glutena duten zerealekin egiten da garagardoa, eta, horregatik edari hori arriskutsua izan daiteke glutenik gabeko dietak nahitaez jarraitu behar dituzten laguntzentzat. Hortaz, "etiketa horietaz fidatzen diren pertsonen osasunerako arriskutsuak" direla ohartarazi du EHUk, prentsa ohar batean.
Ikertzaileek 100etik gora garagardo mota aztertu dituzte, bai glutenik gabeak bai glutena dutenak. Emaitzak Foods aldizkarian jaso dituzte. Ikerketa horretan, glutena neurtzeko erabiltzen diren teknikak aztertu dituzte, horiek doitu eta txukundu aldera.