Ekaitzak baditu milaka aurpegi

Erredakzioa 2021eko ekainaren 24a

Ezohikotzat jotzen genituen gertakari metereologiko asko ohiko bilakatu dira, eta intentsitate handiagoz ere agertzen dira.

Araban, atlantikoaren eta mediterraneoaren bitarteko eremuan, aldaketa klimatikoak ekaitzak eta uholde euriak ekarri ditu, eta horren lekuko izan dira aste hauetan Arabako Errioxako eta Mendialdeko nekazaritza lurrak. Izan ere, gogor astindu dituzte ekaitzek Labraza, Lapuebla de Labarca, Ekora, Lagran edo Erroeta. Suntsipenaren beste aldean, ekaitzaren ondorengo zeru gorrien lilura eta lainoen formak.

*Argazkien egileak: Karmele Jaio, @Gasteiztar, @Ziortzabl, ACOA-AKE, Eva Glz. de Arroiabe, SOS-Deiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago