Zaindu gertuko kazetaritza, izan zaitez ALEAkide

Erredakzioa 2021ko eka. 20a, 20:55

Duela 6 urte Araba euskalduntzen laguntzeko asmoz hasi genuen gure ibilbidea.

Bulego txiki batetik abiatuta, Araba osoko proiektu eta istorioei ahotsa ematen saiatu gara.

Ehunka albiste, erreportaje eta elkarrizketa zuen eskuetatik jaso eta kontatu dizkizuegu.

Gure inguruan gertatzen denaren berri euskaraz ematea inoiz baino beharrezkoagoa dela ikasi dugu.

Gure lurraldea eta gure bazterrak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.

Eta paperetik sarera salto egiteak proiektua sendotu eta zuengandik gertuago egoteko aukera eman digu.

Baina, ALEAk, bere fruituak ematen jarrai dezan, ezinbestekoa du zuen babesa.

Jar ezazu zure alea, jaso ezazu zure ALEA!

Zorionez, ALEA osatzen dugun komunitateko kideak gero eta gehiago gara. Aleakide guztioi esker, pixkanaka Araba osoan zehar zabaltzen eta saretzen ari gara. Baina jakitun gara oraindik ere lan handia dugula aurretik, eta erronka horretan bidelagun berriak izatea ezinbesteko izango dugu.

Zuk ere Arabako kazetaritza euskaldunari babesa eman nahi al diozu? Aleakide izateak gertuko kazetaritza laguntzeaz gain, abantaila ugari ere eskainiko dizkizu: astero aldizkaria zure postontzian jasotzea, edukiak zure sakelekoan beste inork baino lehenago jaso ahal izatea, zozketa eta lehiaketetan parte hartu ahal izatea, deskontuak lortzea... eta beste asko!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago