Euskal gaiei buruzko ikerketarako lehiaketa deitu du Sancho el Sabio Fundazioak

Erredakzioa 2021ko eka. 16a, 16:58
Fundazioaren funtsak erabil daitezela sustatu nahi dute lehiaketarekin. / Alea

Lanik onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta erakundean aldizkarian argitaratuko dute.

Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketarako Lehiaketa deitu du berriz ere, euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren beraren funtsen erabilera sustatzea helburu duen master eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzendutako ekimena. Lanak abuztuaren 31ra arte entregatu daitezke. Lanik onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta erakundearen aldizkarian argitaratuko da.

Master eta doktoregoko programetan matrikulatuta dauden unibertsitateko ikasleek hartu ahal izango dute parte. Euskal gaiei buruzko ikerketa-lan original eta argitaragabeak aurkeztu beharko dituzte; gai horien edozein arlo jorratuta (kultura, zientziak, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea, etab.), eta gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez edo ingelesez idatziak izan daitezke.

Funts dokumentalak

Ikerketa bultzatzeaz gain, Sancho el Sabio Fundazioaren funts dokumentalak, bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabil daitezela sustatu nahi dute lehiaketa honen bidez; hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da funts horiek, partzialki behintzat, kontsultatu izana. Era berean, egilea ikasle duen ikastetxeko irakasle baten bermea izan beharko dute.  

Lehiaketaren oinarriak interesdunen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Ataria, 23) edo www.sanchoelsabio.eus webgunean. Proiektuak egoitza horretan bertan entregatu beharko dira, eskura, postaz edo beste edozein bide erabiliz, abuztuaren 31ko 12:30ak baino lehen. Epaimahaiaren erabakia irailean jakinaraziko da eta 1.000 euroko sari bat emango da. Halaber, Fundazioaren aldizkarian argitaratuko da saritutako lana.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide