Urtero, Europako Kontseiluko kide diren herrialde guztietan antolatzen dira Europako Arkeologia Jardunaldiak, herritarrak eta botere publikoak ondare arkeologikoaren balioaz kontzientziatzeko, arkeologiari ikusgarritasuna emateko, herritarrei Europako kulturen mosaikoa ulertzeko aukera emateko, publiko berriak erakartzeko eta ezagutzak trukatzen laguntzeko.
Bibat Arabako Arkeologia Museoak edonork parte hartzeko moduko bost jarduera antolatu ditu, larunbatean eta igandean: Kuartangoko trikuharrietara, Iruña-Veleiako aztarnategira eta Bibat Museora bisita gidatuak egiteaz gain, erromatar garaiko irudikapen historikoa antzeztuko da Mariturriko aztarnategian.