Alberto Lopez de Ipiña Arabako sukaldaritzaren erreferentea hil da

Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 09:00
Lopez de Ipiña Slow Food Araba ekimenaren sustatzailea zen, besteak beste. / SLOW FOOD

Ostiralean zendu zen Alberto Lopez de Ipiña, 61 urterekin. Arabako sukaldaritza herrikoiaren eta Slow Food Araba bezalako ekimenen bultzatzaileak Aldundiarentzat lan egiten zuen.  

Alberto Lopez de Ipiña sukaldari eta gastronomo gasteiztarra hil egin zen ostiralean, Txagorritxu ospitalean. Ustekabean hil da, 61 urte zituela. Oporraldi labur batetik bueltan, tupusteko gaixotasun batek Larrialdietara eraman zuen, eta handik ZIUra; bi egunetara galdu zuen bizia, bi egun eragindako koman igaro ostean.

Oso ezaguna zen Araban, batez ere elkarte gastronomikoen artean; izan ere, horietako baten bazkidea zen: Zapardiel elkartea, Errementari kalean.

Horrez gain, Slow Food Araba egitasmoaren sustatzaile eta presidentea izan zen hainbat urtez. Nazioarteko mugimendu gastronomiko horrek sukaldaritza tradizionala eta tokikoaren babestea du helburu; kasu honetan, Arabakoa. Ohikoa zen azoketan, merkatuetan eta gastronomiarekin lotutako beste topaketa batzuetan Alberto ikustea.

Hiru hamarkada eta erdiz Arabako Aldundiarentzat lan egin du, azken urteetan Zerbitzu Orokorretako zuzendari gisa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide