Aurreikusitakoa baino urtebete beranduagoa bueltatuko da Araba Euskaraz, eta, motorrak berotzeko, antolatzaileak Arabako Foru Aldundiaren jauregira hurbildu dira gaur, kamiseta ofiziala emateko. Ekainaren 20an ospatuko da jaia, Laudion.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak hartu ditu Aiara Murga eta Jon Bengoetxea, Laudio Ikastolako presidentea eta zuzendaria, eta zorte handia opa die jaialdirako. Segurtasun neurriengatik formatu murriztua izango du, baina berriro ere lurraldean euskararen presentzia ospatzeko aukera ezin hobea izango da.
"Modu jendetsuan edo formatu txikian, jardunaldi honek gure hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko balio behar du, eta erabilera hori egunetik egunera handiagoa da, eta euskarak Araban duen bilakaera positiboa dela erakusten du. Ziur nago denon artean benetako arrakasta lortuko dugula", azpimarratu du ahaldun nagusiak. Lexuri Ugarte Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria, Liher Larrea Arabako Ikastolen Elkarteko presidentea eta Joseba Aginagalde Ikastola Jaietako arduraduna izan ditu ondoan.