Gasteizko Udalak onespena eman dio Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan suhiltzaile espezialisten 25 lanpostu betetzeko LEPa deitzeari. Erretiroa hartu duten langileen lanpostuak eta kabo lanpostura igo direnenak beteko dira horrela.
Halako azken enplegu-eskaintza 2018an egin zen, eta haren bidez 15 lanpostu bete ziren. 25 lanpostu hauek betetzen direnean, 124 langile arituko dira Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan. "Urrats bat gehiago eman du Gasteizko Udalak langileen aldibatekotasun-tasa murrizteko konpromisoan, kasu honetan herritarren segurtasunarekin eta larrialdiei erantzutearekin estu-estu lotutako zerbitzu batean", adierazi du Gorka Urtaran alkateak.
LEPean parte hartzeko eskatuko den titulazioa eskola graduatua, LH-1 edo baliokidea izango da. Horrez gain, B eta C gida-baimena eduki beharko dira, bai eta 2. hizkuntza-eskakizuna ere. 25 lanpostuetatik, 8k derrigortasun-data iraungia dute, eta gainerako 17ek ez dute derrigortasun-datarik.