Abian da AEKn aurrematrikula egiteko epea

Erredakzioa 2021ko eka. 9a, 12:30
Arana euskaltegia. / AEK

Dagoeneko martxan da AEKren 100 euskaltegi baino gehiagotako euskara ikastaroetan aurretiazko izen-ematea. AEKren webgunean eta edozein euskaltegietan egin daiteke.

Izen emateak AEKren webgunean edo AEKren edozein euskaltegitan egin ahal izango dira. Gainera, bertan informazio gehigarria eskatu ahal izango da, baita 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan ere.

Ekainaren 25a baino lehen 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiten duten lagunek %5eko deskontua izango dute matrikularen azken prezioan. "Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin, eta nabarmendu nahi dugu aurten euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina", azaldu du AEKk.

Momentuz, amaitzear den ikasturte honetan, urritik ekainera, ohiko ikastaroekin segituko du AEKk, betiere unean uneko osasun zein prebentzio neurrietara egokituta.

Bitartean, datorren ikasturtea prestatzen ari dira jada. Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeez gain, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dituzte, eta Foruko barnetegia urte osoan izango dute zabalik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide