Ane Ibañezek eta Nagore Martinek urrea lortu dute paleta argentinarreko Espainiako Openean

Erredakzioa 2021eko ekainaren 8a

Ane Ibañez eta Nagore Martin, urrea ospatzen. / Argazkia: @arabadxtfem

Ane Ibañez eta Nagore Martin arabarrek osatutako bikoteak bigarren urtez jarraian irabazi du urrea paleta argentinarreko Espainiako Openean, bikote nafarra gaindituta.

Azken urteetako bikote onena bilakatu da Ane Ibañez eta Nagore Martin arabarrek osatutakoa. Izan ere, Errekaleorreko neskek Paleta Argentinarreko Espainiako Openeko laugarren titulua lortu zuten joan den larunbatean Iruñeko Mendillorri pilotalekuan, Haizea Zamora eta Izaskun Arrosagarai nafarren aurka partida estu baten hirugarren set-ean irabazita.

"Finala ez zen oso ona izan Arabako bikotearentzat, eta ez zen erabat gustura atera. Lehen set zaila izan zen, eta bigarren kanporaketan aurkariei min egiten jakin dute gasteiztarrek", azaldu du Arabako Pilota Federazioak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago