Ilargiak 'kosk' egin dio Eguzkiari

Erredakzioa 2021ko eka. 10a, 13:00

Arabako Astronomia Elkarteak Internet bitartez egin du Eguzki eklipse partzialaren gaineko jarraipena.

Ostegun honetan, hilaren 10arekin, eraztun erako Eguzki eklipsea gertatu da Ipar Poloan. Dagoen latitudean egonda, Araban ez da horrela ikusi, baina eguzki eklipse partzial bat ikusteko moduan egon dira arabarrak. Gurean, Ilargiak Eguzkiaren %7 inguru estali du. 

Arabako Astronomia Elkarteak zuzenenezko emanaldia eskaini du Ataria zentrotik, Internet bidez. Modu horretan, teleskopioen inguruan egon daitezkeen jende pilaketak ekidin nahi zituzten.  

10:30ean hasi dira zuzenekoa, Gasteizko Udalaren streaming zerbitzuaren bitartez. Ordu erdi geroago, 11:02an, elkartearen Youtube kanaletik ere eman dute.

11:50ean goreneko puntuan egon da Eklipsea, eta horren amaiera 12:42an izan da. 

Halakoetan ohikoa denez, Eguzkira begi hutsez ez begiratzeko deia egin dute. Ez dute balio eguzki-betaurrekoek, ezta erradiografiek eta horrelakoek ere. Beren-beregi horretarako prestatutako betaurrekoak, eguzki-teleskopioak edo iragazkiak beharrezkoak dira. Internet bitartez egitea ere aukera ona izan daiteke.

Eguzki eklipseak egindako ibilbidea. IGN

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide