Ekaitzak espero dira, ostegun eta ostiralerako

Erredakzioa 2021eko ekainaren 3a

Astelehenean izandako ekaitza, Gasteizen. ADOLFO URRUTIA / @ADOLUR

Metatutako beroak ekaitzak sortzeko osagai guztiak abiatu ditu, batez ere arratsaldeetan. Euskalmetek abisu horia eman du.

Joan den egunetako ekaitzak errepikatu daitezke hemendik gutxira. Izan ere, Euskalmetek abisu horia eman du, prezipitazio handiak espero direlako ostegun arratsalderako eta ostiralerako. Osteguneko 12:00ak eta ostiraleko 15:00ak bitartean ezarri dute abisu horia. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako dituela aurreikusi dute. Horien ondorioz, ordubetean, metro koadroko 15 litro pilatu daitezkeela ohartarazi du meteorologia zerbitzuak. 

Larunbaterako, baina, eguraldi hobea iragarri dute. Hodeiak mantenduko dira goizean, baina, pixkanaka, aterira joko du. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago