Kaleko artea Arabako plazetan, maiatzetik irailera bitartean

Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 09:30
Deabru Beltzak konpainiaren 'Les tambours de Feu' ikuskizuna. / ARTEKALE

Kale arteen Arabako plazetan zirkuituaren bigarren edizioak 21 konpainiaren 33 emanaldi programatu ditu. Maiatzetik irailera bitartean, antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizunak izango dira lurralde osoko plazatan.

Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, Arabako 33 udalek eta arte eszenikoetako profesionalak biltzen dituen Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak elkarlanean antolatutako zikloak bigarren edizioa aurkeztu du astelehen honetan.

Zirkuituak arte eszenikoak lurraldean zabaltzea eta sustatzea lortu nahi du, eskari berriak aintzat hartuz eta eraginez, eta kaleko arteen ikuskizunen eskaintza herri guztietara helaraziz. Horrekin batera, tokiko sorkuntza sustatu nahi dute arte eszenikoen esparruan, Arabako konpainiei erakusteko aukerak irekiz.

"Nik gauza bat esaten dut beti zerbaiten bigarren edizio bat dagoenean: jarduera sendotuaren itxura hartzen zaio, eta hori da, zalantzarik gabe, gure helburua", adierazi du Ana del Val Kultura Saileko foru diputatuak.

Ana del Val foru diputatua eta Artekale Elkarteko David Gutierrez, zirkuituaren aurkezpenean. / AFA

 

Egitaraua

Zirkuituak iragan larunbaten egin zuen lehen emanaldia Langraiz-Okan, baina gainerako ikuskizunei ekainaren 18tik aurrera eta irailaren 25era arte berrekingo zaie. Arabako kuadrilla guztiak eta 33 udalerri bisitatuko ditu zikloak: Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Eltziego, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Oion, Urizaharra, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Villabuena, Ekora, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.

Ikuskizunei buruzko informazio guztia Artekale Elkartearen webgunean topa daiteke.

EGUNA

HERRIA

KONPAINIA

LANA

Maiatzak 29 Langraiz Oka Tomaxen Abenturak Adi, grabatzen, ekin!
Ekainak 18 Legutio Tio Teronen Semeak Festamentua
Ekainak 19 Bergantzu Deabru Beltzak Les tambours de Feu
Ekainak 19 Amurrio Shakti Olaizola Baldin Bada
Ekainak 19 Harana Xabi Larrea Up!
Ekainak 20 Murgia Haatik Dantza Itsas lapurrak
Ekainak 24 Agurain Ganso & Cia Panoli kabareta
Ekainak 26 Laudio Hutsun eta Ortzi Urbasa
Ekainak 26 Bastida Haatik Dantza Errimak Bi Oinetan
Ekainak 26 Berantevilla Cia Maite Guevara ¡Qué buen día!
Ekainak 28 Guardia Trapu Zaharra Turistreando
Uztailak 2 Ribabellosa Trapu Zaharra Por hacer un favor
Uztailak 3 Zuhatzu Kuartango Zanguango Teatro Bestaldean
Uztailak 5 Aramaio Rojo Tejon Nudo
Uztailak 6 Arespalditza Sarini Zirko Txoriak Txori
Uztailak 10 Labraza Trakamatraka Matraka ma non tropo
Uztailak 15 Dulantzi Eidabe Gora Kasete
Uztailak 17 Bernedo Ganso & Cia Babo Royal
Uztailak 17 Villabuena Altraste Dantza Qué tienen las flores
Uztailak 17 Ondategi Deabru Beltzak Les tambours de Feu
Uztailak 18 Uribarri Gaubea Molto Vivace Jazz & Fusion Musik
Uztailak 18 Izarra Rojo Tejon Nudo
Uztailak 22 Dura Patata Tropikala Pirata Garrapata
Uztailak 24 Leza Tio Teronen Semeak Fresh Cool
Uztailak 25 Eltziego Barsanti Teatroa Kale gorrian
Uztailak 30 Okondo Cia Maite Guevara ¡Qué buen día!
Uztailak 31 Leziñana Berdinki Zirkua Mikra
Abuztuak 21 Lapuebla de Labarca Deabru Beltzak Les tambours de Feu
Abuztuak 22 Oteo Trapu Zaharra Por hacer un favor
Abuztuak 22 Ekora Cia Maite Guevara ¡Qué buen día!
Irailak 4 Artziniega Hutsun eta Ortzi Urbasa
Irailak 11 Lagran Goitibera Yijaaa!!!
Irailak 25 Montoria (Urizaharra) Ganso & Cia Panoli kabareta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide