Garaioko urtegian ez erretzeko gonbita egingo du Osakidetzak

Erredakzioa 2021ko mai. 28a, 15:51

2022an gainerako hondartzetara zabaldu nahi dute./ Irekia

Ekainaren 15ean hasiko dute proiektua, "banakako konpromisoa" oinarri duena.

Garaio hegoaldeko hondartzan ez erretzeko gonbita egingo du Osakidetzak. Beste zazpi hondartzatan bezala, proposamenaren helburua da adingabe ugari dituen aisialdirako ingurune horietan tabako kontsumoa "desnormalizatzea", eta, era berean, hondartzak zikintzen dituen zigarro puntarik ez egotea.

Garaiorekin batera, Zumaiako Itzurun eta Santiago hondartzetan (Gipuzkoa), Ibarrangeluko Lagan eta Laidan, Lekeitioko Isuntzan, Mundakako Laidatxuran eta Hondartzapen (Bizkaia) ere abiatuko dute kanpaina. Aurtengo udan hasiko da proiektua, ekainaren 15ean, eta 2022an gainerako hondartzetara zabaltzea nahi dute, tabakorik eta kerik gabeko hondartzen sarea eratzeko asmoz.

"Hondartzara doazenek ingurune horretan ez erretzeko konpromisoa hartzeko gonbidapena da, helburu dugun kerik gabeko Euskadin aurrera egiteko", esan du Gotzone Sagardui osasun sailburuak. Azaldu du ez dela zigor-ekimen bat, baizik eta "banako konpromisoan eta kolektiboan" oinarritzen den ekintza bat. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide