'Geroa ereiten' spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko mai. 28a, 11:52

Atzo, maiatzak 27, egin zen Euspot lehiaketaren 2021eko edizioko sari banaketa ekitaldia. Aurtengo parte-hartzea oso handia izan da; guztira 87 spot aurkeztu dira, iaz baino 36 lan gehiago. Nekazaritzatik bizi nahi dugu lelopean, spotak animatu behar izan ditu gazteak eta batez ere emakumeak familia-nekazaritzatik bizi izatera. Aurten ere Bai Euskarari Elkarteak laguntzaile bezala parte hartu du eta 18 urtetik beherakoen saria banatu zuen atzo Rober Gutiérrezek.

 

Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea.

 

Sari banaketa ekitaldia

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak gidatu du ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako 87 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 15 finalistak ikusi ahal izan dira pantalla handian. Bertaratutakoek Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzaile aretxabaletarraren musikarekin ere gozatu ahal izan zuten ekitaldian.

Irabazleak

Spotik onena: Geroa ereiten

Egilea: Iñigo Zapirain Garmendia (Idiazabal).

Spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna dira gehien baloratu direnak.

Gazteen saria (18 urtetik beherakoak)

Berdinketa egon zenez, saria 2 partaideren artean banatu zen:

Emakumeak  eta baserria spota

Egilea: Kemen Virto (Etxalar).

Ez izan tuntuna, erosi Km0 spota

Egileak: Ugaitz Gruceta, Erlantz Negro eta Joanes Arana (Aretxabaleta).

Spoten kalitate teknikoa izen zen gehien baloratu zena.

Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak banatu zituen sariak.


Irabazle guztien lanak dituzue Euspot.eus webgunean.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide