Martiodako erlikiei buruzko erakusketa abiatu dute

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 28a

Ostiral honetatik aurrera, Arabako Arte Ederren Museoan ikusi ahal izango da erlikia horien gainean egindako zaharberritze lana.

Bost urtez Zaharberrikuntza Zerbitzuan eman ondoren, Martiodako erlikien gainean egindako lanaren emaitza ikusgai dago gaurtik aurrera Arabako Arte Ederren Museoan. Erakusketa 2022ko urtarrilera arte irekita egongo da.  

Garezurrez, horien gaineko apainketez, bi erretaulez eta beste zenbait elementuz osatuta dago bilduma. Apaindurak XVII. mendekoak izan arren, hezurrei egin dieten datazioak III. mendekoak direla ebatzi du, erlikia horiek atzean duten kondaira baten garai berekoak, hain justu. Tradizioaren arabera, Tebasko legioaren martirren arrastoak lirateke, adituek kondaira horren gainean zuhurtzia eskatu duten arren.

Aste honetako ALEAn gaiari buruzko erreportaje zabala irakur daiteke, erlikia horien testuinguruaz eta horiek zaharberritzeko egin den lanari buruz.

Argazkiak: Arabako Zaharberrikuntza Zerbitzua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago