Dantza, bertsoak eta umeentzako ikuskizunak, astebururako

Erredakzioa 2021ko mai. 28a, 11:19
Denetariko ekitaldiak asteburu honetan Araban. ALEA

Hitzordu eskaintza zabala aurkituko duzu asteburu honetan Araban. Guzti horien artean aipagarrienak jarraian jaso ditugu, eta zerrenda osoa Euskararen Agendan.

Ostirala 28, 18:0oetan. Kultura Etxea, Zigoitia.

Meri, Mari eta Lari ipuinez eta kantuz osatutako antzezlana da.

Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak  dira, Sentipenak askatu diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorearekin batera sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Ostirala 28, 19:00etan. Jimmy Jazz, Gasteiz.

Ez da kasualitatea (nahita egin dugu) bertso saio musikatua.

Bertsolariak: Leire Vargas Nieto, Aroa Arrizubieta Barredo, Haizea Arana Cardenal, Maite Sarasola Isazelaia, Maddi Aiestaran Iparragirre, Maider Altuna Urbina, Maria Oses Saiz, Maddi Zabalo Mateos, Olatz Zuazubiskai, Maddi Etxebarria Etaegi, Aner Euzkitze.

Ez da kasualitatea bertsolariak eta gai-jartzaileak emakumezkoak izatea. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. 

Larunbata 29, 19:30ean. Bainuetxea, Zuhatzu-Kuartango.

Gorria ikuskizuna, Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla.

Larunbata 29, 18:ooetan, Artgia, Gasteiz.

Petit Comité bakarrizketa, Eñaut Zuazorekin

Eñaut Zuazo komiko eta gidoilaria da. "Kitarra jotzen hasi naiz", "saskibaloian hasi naiz", "ingenieritza ikasten hasi naiz" . Bere esaldi gustukoena da… "utziko diot" esaldiarekin batera. Orain stand up comedy delakoarekin dago. Ez dakigu horri ere utziko dion baina bitartean Ixa, euskal seriearen gidoilaria izan da, El Mundo Today-n idatzi du eta Radio Euskadin egin du lan.

Igandea 30, 10:00etan. Mendizorrotzeko frontoiak. Gasteiz.

Armentiako basoa ezagutzeko eta txukuntzeko aukera izango dute mintzalagunek Geu elkartearekin.

Pandemia egoera honetan guztiok egin dugu parkeen erabilera handiago bat eta ez beti egokia. Horregatik mintzalagunak gure ingurumenarekin inplikatuko gara eta Armentiako basotik topatzen dugun zaborra garbituko dugu.  Animatu GEUrekin parke eta basoak berde mantentzera.

Igandea 30, 12:00etan. Gorbeia zinemak. Zigoitia.

Paddington II haurrentzako filmaren estreinaldia.

Mundu mailako arrakasta izan zuen pelikula familiarraren jarraipenean, Paddington Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide