Hamaika Gara kalera aterako da hainbat herritan

Erredakzioa 2021ko mai. 21a, 11:43
'Hamaika Gara' kanta, Dupla eta Itziar Ituñorekin. / Hamaika Gara

Gasteiz dantzan jarri nahi dute, Itziar Ituñok eta Duplak jarritako erronkarekin.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Hamaika Gara egitasmoak Gasteiz dantzan jartzeko asmoa du larunbat honetan, maiatzaren 22an. Itziar Ituñok eta Duplak aurkeztu zuten dantza erronka egin nahi dute Foru plazan biltzen direnekin, 17:00etan. 'Hamaika Gara' abestiarekin prestatu duten koreografia egin nahi dute. Gainera, egun osoan zehar, erdigunean eta Alde Zaharrean informazioa banatu sinadurak jasotzen ibiliko dira erreferendumaren alde; igande eguerdian Salburuko parkearen sarreran izango dira.
 
Urkabustaizen, halaber, Izarra plazan bilduko dira 12:00tatik 13:30era. Herritarren aldarrikapenak pankartetan idatzi eta sinadura bilketaren inguruko informazioa zabalduko dute. Zigoitian, sinadurak biltzeko mahaia jarriko dute Bengolarra parkean, 12:00tatik 13:00tara. Eta Airaldeko jendea Amurriko plazara hurbiltzera animatu dute; 12:00tan. Prestatu duten erronka ezagutarazi nahi dute horietan. 
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide