Zeinu hizkuntzara eraman dute ETS-ren 'Zurekin batera'

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 20a

Orereta ikastolako ikasleek zeinu hizkuntzan abestu dute, komunikazioan zailtasunak dituen gelakide bati elkartasuna adierazteko. 

Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikastalde batek zeinu hizkuntzan aurkeztu du En Tol Sarmiento talde arabarraren Zurekin batera kanta, bideokliparekin batera.

Azken hilabeteetan zeinu hizkuntza landu dute ikasgelan, eta kantu honekin erakutsi nahi izan dute egindako lana. Ikastolatik azaldu dutenez, zeinu hizkuntza komunikazio bide duen ikaskide bat dute gela horretan, eta harekin komunikazioa hobetu eta harremana estutzeko lanketa egin dute aurten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago